XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IHARDUEREN DESKRIBAPENA

1. Iharduera Arina izatea zer da?

Arintasunezkoak direla uste duten iharduerak burutuko dituzte haur guztiek.

Arrazoizko denboraldi bat eman ikerketarako.

Ondoren irakasleak egingo ditu hainbat proposamen: Nola izan gaitezke azkarragoak ekintza hauetan?

Nor bereetan?

Nola... mantsoago?

Nola... gehiagotan?

Nola... gorago?

Etab.

2. Iharduera. Nire lagunarekin

Binaka jarrita nork berak hautaturiko lagunarekin, elkarri iharduerak irakatsiko dizkiote.

Irakaslearen proposamena

Salto egin eta airean buelta laurdena eman al dezakegu?...

Eta buelta erdia?...

Lurrean pirika ibil al gaitezke?

Eta koltxonetan ardatz bertikalean?

Eta horizontalean?...

Korrika goazela STOP esandakoan geldi-geldi gera al gaitezke?

Korrika goazela STOP esandakoan buelta eman eta kontrako norabidean abia al gaitezke?

Edozein iharduera era azkarragoan egin al dezakegu?


Iharduera alternatiboa

Edozein iharduera egin edo egiten saiatu ezaugarriren bat aldatuta; adib., abiadura, norabidea, iraupena, etab.

3. Iharduera. Bizkarra somatu

Materiala: koltxonetak, baloi goxoak, pikak, oihalak...

Jabetze iharduerak burutu bizkarrarekin: horma somatu, lurra, beste lagun bat, haurra eta lurraren artean edota bi haurren artean jarritako gauzak, etab.


4. Iharduera. Neure bizkarra marrazten

Haurrak binaka jarrita: haur bat lurrean edo koltxoneta gainean ahozpez etzanda; bestea ondoan esku ahurrak bizkarrezurraren alde banatan dituela hasi lepotik eta sakroraino ukituz.

Behin biek egin dutelarik, nork bere bizkarra paperean marraztuko du.


5. Iharduera

Saioaren amaiera

Saioa amaitzeko lekuan jarrita, bizkarraz jabetzeari buruzko bizipenez mintzatu.

Asmatu lagunaren zenbat esku ahur (arra -eskua zabalduta hatz lodiaren puntatik hatz txikiaren puntaraino dagoen distantzia-) neurtzen dituen nire bizkarrak.

Haur bakoitzak bere lagunaren bizkarra neurtuko du arraka.

Emaitzak alderatu.